
DS Store
kontzesionario berria irekiko dugu Donostian. Gaur, atzo bezala, DS markari espiritu berritzailea dario, bere lantegietatik ateratzen den modelo berri bakoitzean. Egin bat DS Automobiles familiarekin, zerbitzu ezin hobea, pertsonalizatua eta zinezkoa jasoko duzula ziurtatzeko. Zugandik gertuago gaude orain, merezi duzun arreta emateko, Donostiako saltoki berrian. Zure zain gaude helbide honetan: Portuetxe Kalea 23, 20018 Donostia, Gipuzkoa.
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00 eta 15:30-19:30 bitartean hartuko zaitugu, eta, larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.
Ezagutu gure gama
DS3 Crossback
High Tech estiloaren erakusgarria
Eskultorikoa eta indartsua: Gure DS3 Crossback modeloak dotorezia, erosotasuna eta teknologia uztartzen ditu. Berealdiko silueta du bereizgarri nagusia, eta irudi hori areagotzen dute modernotasuna eta sofistikazioa iradokitzen duten xehetasunek. Crossback ukituko faro estilizatu eta oso teknologikoek ere agerian jartzen dute haren dotorezia. DS3 Crossback bat gidatzen duzunean, ez duzu inor axolagabe utziko.
DS7 Crossback
Parisko savoir-fairea eta berrikuntza
Ezagutu indarraren eta fintasunaren arteko oreka. SUV sofistikatu hau Frantziako Savoir Fairearen adierazgarria da, eta material nobleak, artisautzazko lanak eta berrikuntza teknologikoak bateratzen ditu. DS Automobiles sortu zenetik, berezko ukitua duten argiak sortzea izan da markaren estiloaren muinetako bat. DS ACTIVE LED VISION faroak argi purpuraz argiztatzen dira, eta 180° biratzen dute.
DS7 Crossback E-TENSE
Hibrido konektagarria, DSren arabera
Goi-mailako teknologian gauzak nola egin behar diren jakitearen erakusgarria da teknologia hibridoko 4×4 auto hau. Gure E-TENSE bertsio hibrido konektagarriak oso erraz erabiltzeko sortuta daude. DS CONNECTED PILOT, DS NIGHT VISION eta DS DRIVER ATTENTION MONITORING teknologiak ditu.
DS9
Dotoreziaren boterea
DS 9 modeloa zure saltokian eska dezakezu jada. Gure berlina berria, E-TENSE motorizazio hibridoarekin jaioa, bikaintasun teknologikoaz, konfort apartaz eta sofistikazio paregabeaz goza dezazun sortu zen. Dotorezia eta dinamismoa uztartzen dituen itxura modernoari esker gailentzen da DS 9 modeloa.
Ezagutu gama elektrifikatua DS STOREren Donostiako salmenta-gune berrian
Bete ezazu formularioa, eta zurekin harremanetan jarriko gara, DS gamaz edo nahi duzun modelo zehatzaz informazioa emateko.